€22.90
Ander Izagirre y Zuhaitz Gurrutxaga

19 urterekin, Zuhaitz Gurrutxagak bere bizitzako ametsa bete zuen: Realarekin Lehen Mailan debutatzea. Gipuzkoako harrobiko harribitxiak zaleak eta prentsa liluratu zituen, baina gero eta presio handiagoa sentitzen hasi zen: «Zelaian huts egiteko beldur handia neukan. Futbola gorrotatzera iritsi nintzen, ikaragarri sufriarazten zidan-eta». Udako gau batean, buruak eztanda egin eta pentsatu zuen betiko erotu zela. Ez zuen hitzik gertatzen zitzaiona izendatzeko, ez zen ausartzen inori kontatzen, eta futbol zelaietan ahal bezala disimulatzen saiatzen zen. Gurrutxagak Realarekin txapeldunorde titulua lortu zuen egunean bertan, ama hain harrituta geratu zen haren portaerarekin, ze zoriz topatu psikologo bat eta haren kontsultara eraman zuen.
Gurrutxaga gainbehera joan zen Lehen, Bigarren, Bigarren B eta Hirugarren Mailako taldeetan jokatuz, borrokan ziharduen bitartean antsietatearen, depresioaren eta trastorno obsesibo-konpultsibo larri baten kontra. Bitxiena da sekula ez zuela galdu umorea. Botak eskegi zituenean, eszenatokietara igo zen monologo oso dibertigarrietan kontatzera futbol profesionaleko barrunbeak, bere batailatxoak, kirolean eta sexu kontuetan izandako deskalabruak, era askotako porrot ezin xelebreagoak. Bere umore sen sakon eta samurrari esker, bakeak egin zituen futbolarekin eta bere buruarekin.
Fitxa tekcnikoa
€22.90
Memorias de mi cautiverio en Iraq y de mi liberación Cuando Haidar tenía ocho años, su padre le anunció que se marchaban a Iraq de vacaciones. Pero era mentira: se...
Ver todos los detalles del producto »
€22.90
De la selva peruana a tu nariz Este libro es la biografía de un gramo de coca desde la selva del Perú hasta un pequeño narcopiso en un barrio de...
Ver todos los detalles del producto »
€19.90
Textos de fútbol Todas las religiones tienen sus exégetas, pero solo Juan Villoro es capaz de filtrar —con ligereza, como quien inventa un regate imposible— un aforismo filosófico mientras el...
Ver todos los detalles del producto »
€22.90
Madres protectoras y su papel en la denuncia de la violencia sexual hacia la infancia «¿Cómo un padre, que se supone que es la persona que tiene que querer más...
Ver todos los detalles del producto »